The Allins

Astelehena 08/01 - 19:30 Trueba Zinemak

Sami Saif - 74' - Dinamarka

Itzuli

80ko hamarkadatik 90erako jauzian, punk muturrekoenaren izar zikin bihurtu zen G.G. Allin. Erlijio fanatismoan oinarritutako zorakeriazko eta miseriaz jositako bizimoduaren ostean, bere kontzertuetan, odola, gorotzak, droga eta indarkeria bihurtu ziren erritu gorozjale horietako elementu nagusi, non G.G.-k uste zuen bere gorputza "rock'n'rollaren tenplua" zela, eta bere gorotzak "fededunen jaunartzea". Alabaina, gaindosiagatik hil zen G.G., eta ondare horrekin bizitzen ahalegintzen da haren familia. Arletta amak deseroso begiratzen die G.G.-ren zale amorratuak diren guztiei, egunero haren hilobira sabela ustera joaten direnean. Merle anaia memorial nekrofago baten buru da, Murder Junkies bere taldeak bizirik iraun dezan borrokatzen den bitartean. Nahiz eta taldeko bateria-jotzaileak makilak uzkitik sartzen jarraitu.

7 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: Sami Saif
Urtea: 2017
Herrialdea: Dinamarka
Iraupena: 74 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: GG Allin, Merle Allin, Arletta Allin
Produktoreak: Stine Boe Jensen, Signe Leick Jensen