Living on soul

Ostirala 12/01 - 19:00 Trueba Zinemak

Cory Bailey, Jeff Broadway - 96' - Estatu Batuak - Espainiako estreinaldia

Itzuli

2014ko abenduan, Daptone Super Soul Revue bandak (alegia, soul musikaren izen guztiz ospetsuek osatutakoa, Sharon Jones eta Charles Bradley buru zituela), hiru gau igaro zituen New Yorkeko Apollo Theater-en. Ekimen historikoa izan zen, zinemagintzako lantalde batek zehaztasunez jarraitu zuena, eszenatokian gertatutako guztia grabatuz, baina baita taldeko kideek kamera aurrean egindako aitorpen intimoak grabatuz ere. Jardunaldi horiek, hain zuzen, Jones-ek eta Bradleyk eszenatokiei agur esateko balio izan zuten, hortik gutxira hil baitziren.

7 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: Cory Bailey, Jeff Broadway
Urtea: 2017
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 96 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Charles Bradley, Thomas Brenneck, Sharon Jones, Gabriel Roth, Naomi Shelton
Produktoreak: Cory Bailey, Jeff Broadway