Chasing Train

Larunbata 13/01 - 17:00 Antzoki Zaharra

John Scheinfeld - 99' - Estatu Batuak

Itzuli

John Coltrane-k aurrenekoz Charlie Parker jotzen ikusi zuenean, berehala ulertu zuen instrumentu hura aukera susmagaitzetara irekita dagoen atea zela. Chasing Trane-k mundu osora iritsi den saxofoi-jotzaile baten soinu iraultzailea moldekatu zuten bizipenak eta grinak kontatu dizkigu, Dizzy Gillespie, Miles Davis edo Thelonius Monk-en lekukotasunen bitartez: Ipar Carolinan jaio zen, arrazakeriak ekarritako bereizkeriak jandako herrialdean; babesa bilatu zuen hainbat aholkulariren aterkipean (Dizzy Gillespie, Miles Davis edo Thelonius Monk); heroinaren aurka borrokatu zen; musika kontzeptu bat landu zuen, beti Coltraneren pausoen gidari izan den humanismoan urtua. Eta hori guztia, Denzel Washington-ek kontatua.

7 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: John Scheinfeld
Urtea: 2016
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 99 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: John Coltrane, Common, Bill Clinton, Carlos Santana, Wayne Shorter, Sonny Rollins, John Densmore, Cornel West, Wynton Marsalis
Produktoreak: John Beug, Dave Harding, Scott Pascucci, Spencer Proffer