Paint it Black

Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, musika dokumentalen hautapenen atzerabegirako bat eskaintzen da.

Hantxe izan zen Tony Palmer. Cambridgeko Unibertsitateko ikasle zenean, BBCko langile taldean sartu zen Palmer 60ko hamarkadaren amaieran, Ken Russell-en aginduetara, eta berandu baino lehen dokumental egile kementsu bihurtu zen, inguruan zuen gizarte errealitate biziari arretaz begiratzen ziona. Une hartako britainiar musikan onenak zirenekin bizitzea eta haiek erretratatzea lortu zuen: Beatles, Rolling Stones, Who, Cream edo Jimi Hendrix. Horretarako, artista horiek euren musika egiteko izaten zuten testuinguruari erreparatzen zion beti; alegiak, euren lanak suz markatzen zituen inguruneari. Berehalakoaren irrikarekin irudikatu zuen guztia film eta dokumental sorta zabal batean. Horri esker, XX. mendearen bigarren erdiko herri musikaren bilakaera ulertzeko funtsezko irudi bihurtu zen, eta horrek eragina izan zuen opera zein antzerki zuzendari gisa egindako bere ezin konta ahala lanetan. Nazioarteko jaialdietan jasotako berrogei sarik bermatzen dute aurten Dock of the Bay-k omendu nahi duen ibilbide eredugarri hori.