Dock Of The Bay Mintegia

“Egiazkoaren narratibak”

2017ko urtarrilak 12

Itzuli

Joan Pons

Joan Pons

Bartzelona, 1973. Komunikazio Zientziatan lizentziaduna da eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen. 1994tik hainbat argitalpenetan parte hartu du(Avui egunkaria, Benzina, hainbat zinema jaialditako liburuak eta katalogoak...) erredaktore, idazle eta musika, komiki, zinema, liburu eta telesailen kritikari gisa, baina, batez ere, Rockdelux eta Fotogramas aldizkarientzat egin du lan. Horretaz gain, UABeko Komunikazio Zientzien fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko irakasle izan zen 1995etik 2006ra arte. 1999tik telebistaren munduari lotuta egon da; 2005eko amaierara arte Canal 33 etxeko gidoilari izan zen kultura gaietan, eta 2005etik 2012ra El Terrat telebistako ekoiztetxean egin zuen lan, I+G eta formatu berrien arloko arduradun gisa. Bestalde, In-edit jaialdiko programazio taldeko kide da 2003tik. Gaur egun, zinema kritikari aritzen da Ara egunkariko Ara Play eranskinarentzat, O webguneko eduki digitalak zuzentzen ditu eta gidoiak idazten ditu TVEko Cachitos de hierro y cromo programarentzat.