Dock Of The Bay Mintegia

“Egiazkoaren narratibak”

2017ko urtarrilak 12

Itzuli

Fernando Golvano

Fernando Golvano

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailari atxikita dagoen Estetika eta Arteen Teoria arloko irakaslea, 2001. urtetik. Eskolak ematen ditu Filosofia Fakultatean eta Letren Fakultatean. Bere ikerketa ildo nagusiak dira: teoria estetikoa, artea eta politika; hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako abangoardia artistikoak euskal testuinguruan; filosofia politikoa eta demokraziaren teoriak; teoria kritikoa, eta Castoriadisen pentsamendua. Castoriadis, Adorno eta filosofiaren gaurkotasunari buruzko testuak argitaratu ditu. Oteizaren “Aldaketen legea” obraren edizio kritikoaz (2013) arduratu zen. Eta Gaur taldeari eta artista garaikideei buruzko monografiak argitaratu ditu: Warhol, Oteiza, Amable Arias, Basterretxea, Ameztoy, Zurriarain, Raúl Urrutikoetxea eta besteak. 1994tik hamaika erakusketaren komisario izan da: Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma (2013), Oteiza: oroimena eta emanak (2008), Anamnesis (2007), Disidentziak oro (2004), Gaur konstelazioa (2004), Eliztarrak-Mundutarrak. Vicente Ameztoy, (2000). Arte kritikari lanetan jardun da Periódico del arte, Sublime, Exitexpress, Exitbook, Ondare eta REKarte argitalpenetan, besteak beste.