Sariak & Epaileak

2016eko Dock of the bay musika dokumentalik onenari saria, 2.000 euroko diru kopuruarekin. Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.

Sade saria, 1.000 euroko diru kopuruarekin.

Aceites Melgarejo saria, 500 € musika dokumental nazional onenari.

Publikoaren saria, diru laguntzarik gabea.

Sari eta aipamenak deskargatu

Cíntia Gil

Cíntia Gil

Zinema ikasketak egin zituen Escola Superior de Teatro e Cinema eskolan eta Filosofiako gradua egin zuen Portoko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan, Estética, Política y Arte ikerketa taldeko kidea izan zen, eta doktore tesi bat prestatzen ari da. Doclisboa jaialdia programatzen du 2011z gerotik, eta 2012an, jaialdi horren zuzendaritzako kide izatera igaro zen. Doclisboa jaialdiak dokumentalak birplanteatzea proposatzen du haien inplikazioen eta potentzialtasunen bidez: zinema hartzea mundua sortzeko eta munduan jarduteko forma eta bitarteko berriak aurkitzeko aukera ematen digun jarduera gisa. Doclisboa jaialdiaren esparruan, 2015ean sortu zen Arché laborategi profesionala, MRG/ WORK foroko kidea.

Felipe Cabrerizo

Felipe Cabrerizo

Felipe Cabrerizo (Donostia, 1973) Artearen Historian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Zinematografiaren Historia eta Estetika masterra egin zuen Valladolideko Unibertsitatean. Halaber, Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko (AEHC) kidea da. Hainbat artikulu eta kapitulu idatzi ditu liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan, eta bakarka, berriz, hauek argitaratu du: Tiempo de mitos: las coproducciones cinematográficas entre la España de Franco y la Italia de Mussolini (2006) eta La Atenas militarizada: la industria cinematográfica en Gipuzkoa durante la Guerra Civil (2007). Prentsan dauka La Codorniz en cinta: del humorismo al cine y vuelta argitalpena; Espainiako Filmotekak 2013an argitaratuko du eta Santiago Aguilarrekin batera idatzi du. Gaur egun, Arte Ederren Zirkuluko Estudio Zinemako koordinatzailea da eta Radio Círculo irratian Psycho Beat! programa zuzentzen du; hain zuzen, programa hori 60ko hamarkadako Europako ye-yé eta beat arloan espezializatuta dago. Dock of the Bay jaialdiaren edizio honetan, Gainsbourg: elefantes rosas lana aurkeztuko du; frantziar abeslariaren biografia da, eta Libros Psycho Beat bildumari hasiera ematen dio.

Ingrid Guardiola

Ingrid Guardiola

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da UPF unibertsitatean, eta ikasketa aurreratuen diploma du Giza Zientzietako doktoregoarekin UPF unibertsitatean. Gaur egun, Del Cine Found Footage a la obra apropiada en la era del superàvit audiovisual doktore tesia amaitzear dago. Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko (UPF) Telebista garaikidearen joerak irakasgaiaren irakaslea da, baita Kultur Komunikazioa graduko (UdG) Telebista formatu berriak, Dokumental sortzailea eta Ikus-entzunezko sorkuntza irakasgaiena ere. Lankidetzan aritzen da Entretenimendurako Telebista Edukiak masterrean (URV-Gestmusic) eta Gidoiak graduondokoan (El Terrat-UPF). 2002az geroztik, MINIPUT (Kalitatezko telebistaren erakusketa) koordinatzen du, eta 2001az geroztik, CCCB zentroan laguntzen du (egun, BCNmp7 koordinatzen du). TVLata edo TVE kateko Canal Cultural ekimenetan parte hartu du; horrez gainera, hainbat proiektu sortu ditu beste batzuekin batera, hala nola: Radiomensió (2006-2007), Surpas jaialdia (2008-2011) edo www.pioneresdelcinema.cat (zinemako emakume profesionalak ikertzen dituen proiektua). Beste batzuekin batera zuzendu, gidoiak egin eta errealizatu ditu SOY CÁMARA (TVE-CCCB) programako kapitulu hauek: Pioneras del Cine al Margen de la Industria eta Asuntos Domésticos.Gaur egun, CCCB zentrotik koordinatu eta koproduzitu egiten ditu SOY CÁMARA (TVE) eta SOY CÁMARA EN RED (2016ko urtarrilean jarriko da abian) programak, eta zenbait kapsula egiten ditu honentzat: PANTALLES CCCB (BTV).Hitzaldiak eta ikastaroak eskaini ditu hainbat zentrotan, esaterako: CCCB, MACBA, Caixa Fórum, Gironako Mercè kultur zentroa, Gironako Zinema Museoa, Bilboko Bizbak edo REC jaialdia. Gainera, artikuluak argitaratu ditu argitalpen hauetan, besteak beste: La Vanguardia (Cultura/s; gehigarri horren aholkularitza kontseiluko kidea izan zen), Público, Gedisa argitaletxea, Ediciones 62, Quaderns del CAC, L'Avenç, Venuspluton.com, eta Blogs&Docs. 2005az geroztik, Cinema Truffaut eta Gironako Zinema Kritikarien Taldeko kidea da, eta hainbat zinema jaialditarako lan egin du: Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia, Docúpolis edo MICEC jaialdietarako, esaterako.

Javier Rebollo

Javier Rebollo

Javier Rebollo zuzendariak honako film luze hauek zuzendu ditu: Hildakoa eta zoriontsu izatea (2013), Pianorik gabeko emakumea (2009) eta Zer dakidan Lolaz (2006). Film horiekin nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria jaso du bi aldiz (Donostia eta Londres) eta kritika iberoamerikarraren sari bat ere jaso du. Gainera, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra ere lortu du zuzendari onena izategatik. 1997. urtearen eta 2002. urtearen artean Lola Dueñas aktorea protagonista zuen film laburren ziklo bat zuzendu zuen. Gaur egun, Luis Bértoloren La isla del rinoceronte lana ekoizten ari da, eta Marseillan grabatuko da udazkenean. Bitartean, hurrengo film luzea prestatzen ari da zuzendari gisa: Alcàsser: Muerte en directo. Zuzendaritza irakasten du hainbat eskola eta unibertsitatetan. Madrilen bizi da.

Jordi Costa

Jordi Costa

1981az geroztik ari da zinemari, komikiari eta herri kulturako beste alderdi batzuei buruz idazten. Hainbat libururen egilea da: Hay algo ahí afuera (1997), Mondo Bulldog (1999), Vida Mostrenca (2002), Carles Mira: Plateas en llamas (2001), Todd Solondz: En los suburbios de la felicidad (2005), El sexo que habla (2006), Monstruos modernos (2008) eta 100 películas clave del cine de animación (2010). Gainera, taldeko lanak edo lankidetza lanak ere egin ditu, besteak beste: Profondo Argento (1999), Franquismo Pop (2001), Tierra de nadie (2005), El Quijote. Instrucciones de uso (2005), Mutantes (2008), Una risa nueva (2010), Manga Impact (2010), CT o la Cultura de la Transición (2012) eta Black Pulp Box (2012).Darío Adantirekin Mis problemas con Amenábar (2009) eta 2.000 años de cine (2010) lanak argitaratu ditu.Cinemania kanal tematikoko edukien arduraduna izan da. Erakusketa hauen komisarioa izan da: Cultura Basura: una espeleología del gusto; J. G. Ballard, autopsia del nuevo milenio (biak Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan); Ficciones en serie eta Ficciones en serie. Segunda temporada (SOS 4.8) eta Plagiarismo (La Casa Encendida), azken hori Álex Mendíbilekin batera.Pompeu Fabra Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle elkartua izan da, eta gaur egun, Camilo José Cela Unibertsitateko Zinema graduan irakasten du. Zinema kritikaren eta telebistako fikzioaren analisiaren arloko ikastaroak eskaintzen ditu Madrileko Idazleen Eskolan. Zinema kritikaria da El País eta Fotogramas argitalpenetan. Piccolo Grande Amore eta La lava en los labios filmak zuzendu ditu manifestu honen pean: #littlesecretfilm.